Berriak


Osteguna, 2013(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 14:44etan

 

Esku artean dugun hau, Europa iparraldean eta bereziki Bretaina Handian oso erroturik dagoen proiektu bat da, non iazko urtean 600.000 familiak parte hartu baitzuten “Garden Birdwatch” izeneko proiektuan.

 

herrerillo 

 

Amilotx urdinak (Parus caeruleus) sare-begiko jantoki baten
 

Inguruko hegaztiak” Urdaibai Bird Center-ek bultzatutako eta koordinatutako proiektu piloto bat da, non gure etxeen inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezaguera handitzea duen helburu. Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

 

 

 

Hegazti horiek, janari nahikoa izaten dute udaberri eta uda aldean eta beraz, ez dute beste elikagaien ekarpenik behar intsektuak eta fruituak erraz aurkitzen dituztelako. Aldiz negua heltzearekin batera, janariaren eskuragarritasuna murriztuz doa apurka apurka tenperaturaren jaitsieraren ondorioz eta hegaztiok guk jarritako janlekuetara erraz hurbiltzen dira beharrezkoak dituzten karbohidrato eta gantz ekarpenen bila. 

carbonero       peti

Kaskabatz handia (Parus major)                                              Txantxangorria (Erithacus rubecula)

 

Garai horretan betetzen dute beraz  janlekuek funtziorik garrantzitsuena, espezie desberdinetako hegaztiak hurbiltzen baitira gailu xume horietara janari eskuragarritasunak  erakarrita. Horrela,  espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten delarik.

 

cargando comedero          comedero

                                                      Jantokien hornidura
 

Hala eta guztiz ere, aurten abiatzen dugun hau, proiektu pilotu bat izango da eta Zentruarekin antzeko beste proiektuetan kolaboratzen duten inguruko bi eskolek parte hartuko dute (Urretxindorra eta Montorre eskolak), Urdaibai Bird Center-eko ohiko boluntarioekin batera. Hurrengo negurako, proiektuan parte hartu nahi duten familia guztiek izango dute horretarako aukera, deialdia zabaltzeko asmoa baitago.


verderon

Txorru arruntak erretiluko jantoki baten jaten
 

Aurtengo proiektuan, partehartzaileen lorategietan edo lursailetan ikusten diren hegaztien gehienezko kopurua espeziez espezie zenbatu beharko da. Datuak jasotzeko epea urtarrilaren 20ko astetik martxoaren 31 arte izango da. (11 aste).

 pack

Jantokiak
 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information