Hegazti paseriformeen sedimentazio garrantzitsua Gautegiz Arteagako paduran.

Astelehena, 2012(e)ko azaroa(r)en 19-(e)an 18:43etan

Urtero gertatu ohi den legez, Aster tripolium landarearen haziak heltzearekin batera hegazti  pre-sahariar txikien taldeak heldu dira padurara. Migrazio bidaian geldiune  bat egin eta, goi padurako inguruetan ohizkoa den landare honek eskaintzen duen janari oparotasuna aprobetxatzen dute indarrak hartzeko.

Aster-a padurako kanalen ertzetan berez agertzen den landarea da, baina kontutan hartu behar da, paduran bertan eraldatuta izan diren lurretan ere landare aitzindaria izaten dela. Aurten konkretuki goi-paduran Baccharis halimifolia landare inbaditzailearen kentze-lanak burutu direnez, eremu handiak gertatu dira eraldatuta.

Padurako kanalen ertzetako Aster eremuak eta hazien xehetasuna.

Agerian gelditu diren gune horiek oso leku egokiak bihurtu dira aitzindaria den padurako landare honentzako; horrela ba, oso azkar erne eta hasi da leku hauetan eta denboraldi batetarako bada ere,  zabalera handiko eremuak sortu ditu. Beraz, aurtengo urtea padurak eskaintzen duen elikagai eskuragarritasunari dagokiola ezohizkoa dela kontsideratu genezake.

Dilindaria (Remiz pendulinus) 

Aurrerago aipatu dugunaren ondorioz, padurako esfortzu konstanteko eraztunketa estazioan, hegaztien eraztunketa-kopuruan gehipen nabarmena sumatu dugu. Batez ere eraztundu diren hegaztiak, garai hauetan bere elikadura landare desberdinen hazietan oinarritzen dutenak izan dira.

Janari oparotasun hori aprobetxatzen ari diren hegazti gehienak, oraindik-orain negu-pasako lekuetarantz hegoalderantz migrazioan dauden taldeetan mugitzen dira, nahiz eta euretariko asko gure artean geldituko diren, neguko egun hotzak igarotzen udaberria heldu arte.

      

Zingira berdantza (Emberiza schoeniclus)                  Ttunttun arrunta (Prunella modularis)

Ikus daitezkeen hegazti guztien artean, nabarmentzekoak dira agertzen diren kopuruari dagokiola, zingira berdantzak, txonta arruntak eta ttunttun arruntak; baina hala eta guzti ere, aipatu beharrean gaude gure artean hain ohizkoak ez diren dilindariak eta negu txontak, eurak baitira gerturatzen dagoen neguaren berri emaile ziurrenak.

      

Negu txonta (Fringilla montifringilla)                                Txonta arrunta (Fringilla coelebs)

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information