Berriak


Asteazkena, 2012(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 16:21etan

Bakarisen artikuluaren publikazioa

Artikulua, "Animal Biodiversity and Conservation" aldizkari zientifikoaren hurrengo alean argitaratuko da. Egindako ikerketak, sakon aztertzen du, alde batetik: Baccharis halimifolia landare inbaditzaileak eragina duen padura eremu bat eta kontroltzat hartu den eraginik gabeko padurako beste eremu batetako hegazti-komunitatearen egituraren arteko diferentzia; eta bestetik, lezkari arruntaren (Acrocephalus scirpaceus) migrazio portamoldeak eta jokaerak eredutzat hartuta, padurako bi eremuen arteko konparaketa; batez ere, markatutako aleen egonaldi-denbora eta erreserben irabazte-tasa kontutan hartuta.

Bakarisa

Baccharis-ak eragindako padura eremua

Emaitzak aztertuz, argi dago Bakarisak eragina duela ikertu diren aspektuetan. Komunitate-mailari dagokiola, bakarisaren eragina daukan lezkadian, basoetakoak berezkoak diren espezieak dira erabiltzailerik nagusienak, lezkadietako espezieen kaltean. Portamoldeari dagokiola, bakarisak eragindako lezkadian jarraitu ziren benarriz arruntak (Acrocephalus schoenobaenus) denbora gutxiago iraun zuten lekuan bertan eta gainera proportzioz, ondo kontserbatutako lezkadietan zeudenak baino gutxiago loditu ziren.

lezkaria     benarriz arrunta

Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)                  Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)

Beraz, datuak aztertu ondoren: bakarisak lezkadietara lotuta dauden espezie migratzaileen komunitate eta portamoldeengan, efektu negatiboa daukala ondorioztatu daiteke.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information