Berriak


Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 07:40etan

txonta amelanikoa

Txonta amelaniko arra (Fringilla coelebs)

Muxikako Urretxindorra eskolan burutzen den landazabaleko hegaztien negu-pasako populazioen jarraipen proiektuan, txonta arrunt oso berezia markatu da aste honetan. Argazkian ikusi ahal den legez, eraztundu den hegazti horrek lumaje  amelaniko ikusgarri ederra zeukan. 

Txonta arrunta arra

Lumajearen kolorazio ohikoa duen txonta arra konparaketarako (Fringilla coelebs) 

Izan ere, hegaztien lumek aurkezten duten kolorazioa hainbat pigmenturen ondorioa da, horien artean garrantzitsuenak, melaninak, karotenoak eta porfirinak dira, eta euren arteko konbinazioen ondorioz lortzen dira begi-bistan ikus ditzakegun kolorazio barietate guztiak. Horrekin batera, lumen hazkuntzan zehar ezartzen diren  keratinazko mikroegiturek  ere paper garrantzitsua betetzen dute kolorazioa azaltzeko orduan.

Martín Zertzeta

Martin atrrantzalearen ( Alcedo atthis) eta zertzeta arruntaren (Anas crecca) lumen zehaztasunak.

Melanina lumajean aurkitu genezaken pigmenturik garrantzitsuenetarikoa da. Izan ere, kolore beltza, marroia eta bien arteko konbinazioak sortzen dituena da. Melaninaren gehiegizko bat izateak, oso beltzak diren ezohizko lumajeak sortzen ditu; eta era berean, pigmentu honen gabeziak lumajea guztiz zuria izatea eragin dezake.

Hegaztien artean lumajeari dagokiola ematen den anormaltasun ohikoena amelanismo partziala izaten da; hain zuzen ere, lumajearen parte batek erakusten duen melanina gabezia. Gutariko askok entzunda izango dugu lepo zuria duen zozo beltz, edota buztaneko luma zuriak dituen txolarre baten berria…

txonta amelanikoa  Hegoa  IMG 5676

Hegoen kolorazioa konparaketarako.

Guzti hori, ez dugu albinismoarekin nahastu behar. Izan ere albinoak direnak, melaninaren gabezia lumetan izan ezik gorputz guztian izaten baitute eta guztiz zuriak izaten baitira; gainera, gorputzeko atalak arrosa kolorekoak izaten dituzte, bereziki begiak. Albinismoarekin kontrajarriz,  indibiduo amelanikoek kolorazio normala izaten dute begietan.  

Hala eta guztiz ere, amelanismo partziala hegaztien lumajeko anomalia ohikoena izanda ere, beti liluratzen gara, eraztunketa egun batetan zehar honelako bitxikeriak suertatzen zaizkigunean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information