Branta musubeltzak paduran
Ostirala, 2013(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 11:11etan |
Europa iparraldeko kostaldeko tundran kumatzen duten 4 Branta musubeltzek osaturiko talde txiki baten presentziaz gozatzeko aukera izaten ari gara. Ahate eder hau, ez da oso ohikoa gure hezeguneetan eta bere tamaina handia eta kolore ilunarengatik bereizten da batez ere gainontzeko ahateetatik. Itsas beheran, elikatzeko gustokoen dituzten tokietara gerturatzen dira, hau da, Zostera nolti, itsasbeheran bakarrik bistaratzen den eta ingurune gazietara moldatuta dagoen landare urtarra aurkitzen den paduretako lokaztietara hain zuzen ere. Zostera noltii Zosteraz elikatzen dauden Brantak Branta musubeltzen agerpena Urdaibain urria da baina neguro ematen da, eta beti erabiltzen dituzte padurako zostera dagoen eremu berberak; horrela ba, landare ezezagun honen eremuak garrantzi ekologiko handikoak dira Brantaren antzera negua gure artean pasatzen duten hegazti urtar askorentzako. |