Kuliska eta bernagorrien fideltasun itzela negu pasako lekuetara.

Asteazkena, 2013(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 07:42etan

Tringen Albistea copia

2010ean burutu zen limikolen jarraipenerako kanpainan, hainbat eraztunketa egun egin ziren Gautegiz Arteagako paduran. Ekitaldi horietan hainbat izan ziren markatu ziren espezieak, eta horien artean nabarmentzekoak izan ziren Kuliska zuriak eta bernagorri arruntak.

Kanpaina hori limikolen negu pasako eremu eta migrazio-ereduen jarraipena egiteko helburuarekin jarri zen martxan; izan ere hegazti interesgarri hauek, Europa iparraldeko tundra inguruan ugaldu ostean Urdaibaiko hezeguneak erabiltzen baitituzte migrazio bidaian zehar atsedenaldi hartzeko eta euretariko batzuk negu osoa bertan igarotzeko.

Hegaztiak eraztun ofiziala eta European Colour-Ring Birding elkarteak esleitutako koloretako eraztunen kodigoaren bitartez markatu ziren. Koloretako eraztun horiek, hegaztien jarraipena egitea baimentzen dute, berriz ere harrapatu beharra izan gabe.

Nahiz eta markatutako hegazti-kopurua txikia izan, igaro diren hiru urteetan zehar, hainbat eta hainbat izan dira zentroko kolaboratzaileek eta hegaztien behatzaile anonimoek egin dituzten behaketak.

Horrela ba, baieztatzeko moduan gaude markatu ziren hainbat hegazti, urtero urtero puntualki azaldu izan direla gure artean negua Urdaibaiko padurako leku oso konkretuetan  igarotzeko.

 Tringa nebularia

Kuliska zuriak Gautegiz Arteagako urmaelean koloretako bandera zuriarekin eta eraztun berdearekin eraztundu eta hiru urte geroago.

Tringa totanus

Iaz zentroko kolaboratzaile batek eraztunari ateratako argazkien bitartez identifikatu ahal izan zen bernagorri arrunta. 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information