Harrigarria Izaroko Kaio hankahori batek (Larus michahellis) egindako bidaia
Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 12:29etan |
Inocêncio Oliveirak Izaroko irlako ugaltze kolonian eraztundutako kaio hankahori baten argazkia bidali digu Portugaleko herri batetatik. Kaioa Aitor Galarza ikertzaileak udaberri honetan ugaltzen zegoela eraztundu zuen heldu bat da, eta 2004. urtetik abian den Izaroko irlako kaio hankahorien koloniaren jarraipen programaren baitan markatu zen.
Inocênciok argazki hau Matosinhos-eko (Oporto) hondartza batetan atera zuen 2012ko azaroaren 12an. Matosinhos eta Urdaibairen artean zuzenean dagoen distantzia 550 km-takoa da, baina seguruenik, kaioak zuzenean egin beharrean, kostaldetik jarraituz egingo zuen bidaia; guztira, 810 km-tako distantzia betez. Kantauriko kaio hankahori heldu batentzako (Larus michahellis lusitanicus) dokumentatuta dagoen bidaia luzeenaren aurrean aurkitzen gara.
Izaro irlako kaio hankahorien kolonia. |