Arrano arrantzaleari buruzko hitzaldiak eman ditu eskualdeko eskoletan Urdaibai Bird Center-ek

Larunbata, 2012(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 09:48etan

Aste honetan zehar, Urdaibai Bird Center-ek hitzaldi bana eman ditu arrano arrantzalearen proiektuaren baitan gurekin elkarlanean dabiltzan bi ikastetxetan. Badira urte batzuk Muxikako Urretxindorra eskola eta Gautegiz Arteagako Montorre eskola Urdaibai Bird Center-ekin elkarlanean dabiltzala, inguruko hegaztiei buruzko ikerketan lagunduz eta ingurugiro hezkuntzako proiektu desberdinetan parte hartuz.

urretxindorra 1

Emandako hitzaldiak, ikasle zein irakasleei zuzenduak izan dira. Espezie berezi hau, hamarkadetan zehar hainbat europar herrialdetan desagertuta egon ondoren, gaur egun aurrera eramaten ari diren berrezartze proiektu desberdinei esker, europar kontinentean izan duen berreskurapenaren inguruan aritu ziren hitz egiten.

urretxindorra 2

Testuinguru honetan, ornitologo ingeles batzuek zuzenduriko proiektu baten partaide dira eskola hauek. Horrela, arrano arrantzalearen paleartikoko migrazio bideko puntu desberdinetan kokaturik aurkitzen diren zentru desberdinen arteko elkarlana bultzatu eta migrazio lotura honen ondoriozko bizipen kultural, linguistiko eta ekologikoen elkartrukea bultzatu nahi da.

urretxindorra 3

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information