Biodibertsitate informazio eta Ingurumen Administrazioei buruzko jardunaldiak

Astelehena, 2012(e)ko azaroa(r)en 26-(e)an 09:17etan

Azaroaren 21ean, Ainara Azkonak, Urdaibai Bird Center-eko ikerlariak Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko zuzendaria den Leire Orejarekin batera, Biodibertsitate informazio eta Ingurumen Administrazioei buruzko laugarren jardunaldietan parte hartu zuen. Jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Españako GBIF-eko (Biodibertsitate Informazioari buruzko Munduko Azpiegitura) koordinazio unitateak antolatu zituzten. Jardunaldi horien helburua, biodibertsitateari buruzko informazioarekin lan egiten duten administrazio publikoko teknikariak batzea izan da; batez ere, biodibertsitateari buruzko datuak eta informazioa  elkar trukatu eta integratzearekin batera konponbide komunak bilatzeko.

Lan esparru horri dagokiola, “Datu-ekoizleen arteko sinergiak ezartzen” izenburuko hitzaldien zikloa antolatu zen, eta ziklo horiekin, ikerlariek nola biltzen dituzten datuak, nola kudeatzen dituzten datu-baseak, lan boluntarioaren eta profesionalaren uztarketa nola bideratzen den eta ikuspegi horretatik administrazioaren papera zein den ezagutzera eman nahi izan zen.

Hori dela eta, Urdaibai Bird Center-etik eta ornitologia-sailari dagokionez, eraztunketa zientifikoaren kasua aurkeztu zen eta era berean, botanika-sailetik “Aran Herbarioa” eta germoplasma-bankuari buruzko xehetasunak eman ziren. (Argazkian: Leire  bere hitzaldiaren aurkezpenean)

Eraztunketa zientifikoari dagokiola, hainbat gai azaldu ziren: alde batetik,  Aranzadiko eraztunketa bulegoan eta maila internazionalean ematen den antolakuntzari buruz mintzatu zen. Horrekin batera, eraztunketa bulegoko bazkideek aurrera daramatzaten proiektu desberdinak aurkeztu ziren, boluntarioek aurrera eramaten dituzten proiektuekin batera Urdaibai Bird Center-eko ikerketa sailaren barruan lantzen direnak ere aztertu ziren. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information