Berriak


Osteguna, 2013(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 13:26etan

Aste honetan, zenbait arrano txiki (Hieraaetus pennatus) ikusi ahal izan ditugu euskal kostaldeko toki ezberdinetan, haien migrazio-bidean. Urdaibaitik igarotzen ari zen aleetako batek Urdaibai Bird Center-aren parean mika bat harrapatu zuen. Harrapari txiki hau arranoen generoaren barnean sailka dezakegu, eta txikiena da talde honetako Europako ordezkarien artean. 

Arrano txikia bere harrapakina defendatzen miken aurrean

Hegaldian daukan trebezia eta indarra direla eta, arrano hau korbidoek (batez ere mika eta beleek) Urdaibain duten harrapari ia bakarra da, belatz handiarekin batera. Era honetan, korbidoen populazioen oreka lortzen laguntzen dute. Gure inguruan harrapari hau eta antzekoak egongo ez balira korbidoek ez lukete harrapari naturalik izango eta, ondorioz, hauen populazioak gehiegi haziko lirateke. Irudi hauetan mika ehizatu ondorengo unea ikus daiteke. Gainera, antzematen da hegazti hauek haien harrapakinez elikatzeko dituzten zailtasunak. Izan ere, mikek eta beleek, biziki taldekoiak izaki, arrano txikiari enbarazu egiten diote, lasai jan ez dezan.

Harrapakina jaten

Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) Afrikan negua ematen duen hegazti migratzailea da eta udaberrian zehar Paleartiko hegoaldeko latitude ertainetara igotzen da, ugaltzeko.  Habiak egiteko, baso mixtoak dituzten mendi habitatak nahiago ditu. Kumaldian, era ez-jarraian sakabanatu egiten da Magreb, Turkia, Errusia mendebaldea, Balkanetan eta herrialde eslabiarretan zehar, iberiar penintsula ugaltzekozonalderik garrantzitsuenetarioa izanik Paleartiko ekialdearen barnean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 511 512 513 514 515 516 517 518 519 520 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information