URTE BAT BETE DUGU!

Ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 09:48etan

Bada jada urte bat, Urdaibai Bird Center-eko ateak ireki genituela eta honekin batera denboraldiko lehen enara ikusi genuena Urdaibain. Gaur, zentruaren lehen urteurrena iritsi den honetan, afrika aldetik guregana bidaiatzen duten enararik oraindik ez da ikusi. Zuek ere lan horretan jarri nahi zaituztegu, gurekin batera, zuen aurtongo lehenengo enara ikusiz gero, facebook bidez gurekin konpartitzera. Beraz adi ibili, zu izan zaitezke eta  ikusten lehena!

Honekin batera bihotzez eskertu nahi dizuegu  urte honetan zehar jarraitzaile, bolondres  zein  bisitari moduan izan zaituztegun lagun guztioi. Zuen ekarpenak oso garrantzitsuak dira hegaztien kontserbazioan eta ezagumenduaren zabalkuntzan  balio handia dutelarik.

Eskerrik asko danori.

Urdaibai Bird Center 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information