Berriak


Asteazkena, 2013(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 16:50etan

Azken hilabetean jasaten ari garen klimatologia txarra dela eta, Urdaibaiko baserrietara etorri diren eta umatzen hasiak diren enarak, zailtasun handiak izaten ari dira bizirauteko eta haien txitak aurrera ateratzeko. Egun hauetan izan ditugun tenperatura baxuen eta euri jarraituen ondorioz, hegazti hauek jaten dituzten elikagaien eskuragarritasuna nabarmenki jaitsi da. Hain zuzen,  intsektu hegalari txikiak harrapatzen dituzte hegaz daudelarik, bai eurek bizirauteko eta bai, habietan elikagaiaren zain dauden txitentzako.

Enarak, noiz atertuko zain.

Maiatzeko bigarren aste honetan, egiaztatu ahal izan dugu Urdaibaiko populazio ugaltzailearen jarraipena egiten ari garen zenbait baserritan, enaren habiak zapuztu direla, errundako arrautzak baztertuz. Gainera, zenbait kasutan enara helduetako bat hilik agertu da habian bertan edo baserriko zoruan, ahuleria sintoma argiekin. 14 gramoko pisua zuten txori hilik topatu dira, eta normalean garai honetan 18 gramokoa izan beharko litzateke (hau da, ohi baino %33 gutxiagoko pisuarekin).

Urdaibaiko baserri batetan hilik topatutako enara heldua (2013-05-19)

Era berean, egun hauetan enara arrunt, enara azpizuri eta sorbeltz kopuruaren handitze nabarmena behatu dugu Oruetako urmaelaren ingurutik, Gautegiz Arteagako paduran. Ziurrenik, arrazoia da hezeguneetan, baldintza kaskar hauetan ere, elikagaia topatzen dutela.

     

Enara azpizuria eta enara arrunta elikagai bila Oruetako urmaelean (2013-05-21).

 
<< Hasiera < Aurrekoa 511 512 513 514 515 516 517 518 519 520 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information