Hegazti migratzaileen Mundu-mailako Egun arrakastatsua Urdaibai Bird Center-en.

Larunbata, 2013(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 12:06etan

  

Aste honetan ekintza desberdinak gauzatu dira Hegazti migratzaileen Mundu-mailako Eguna ospatzeko. Alde batetik, ostegunean Urdaibaiko Biosfera Erreserban markaturiko oilagorren satelite bidezko jarraipenari buruzko hitzaldia eman zen. 

          

Juan Arizagak aurkeztutako oilagorrei buruzko konferentziara azaldutakoak

Beste aldetik, ostegunean Radio Euskadiko "Boulevard" saioak zuzeneko konexioa egin zuen zentrotik. Honetan, Muxikako Urretxindorra eskolako eta Gautegiz Arteagako Montorre eskolako ikasleak izan ziren zentroarekin elkarlanean burutzen diren ingurumen-hezkuntzako proiektuak azaldu zituztenak.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioko konexioa

Hegazti migratzaileen Mundu mailako Egunaren inguruan prestatutako ekintzei amaiera paregabea emateko, larunbatean ate irekien jardunaldia egin zen. Ekimen honetan, zentroa ikusteko doako 4 bisita gidatu burutu ziren, eta Ozollo eta Oruetako behatokietara gerturatutakoei aholkularitza ornitologikoa eskaini zitzaien teleskopioekin eta hegazti-gidekin lagunduta.

            

            

Bisita hauetan parte-hartzaileek hegaztien behaketa jardunaldi ezin hobeaz gozatu zuten. Izan ere, egun horretan hainbat hegazti ikusteko aukera izan zuten; hala nola,  lertxun gorria, zankaluzea, paita arrunta, kuliska buztanbeltza, mokozabala eta zingira mirotza, beste askoren artean.           

Kuliska buztanbeltzak                                                                 Mokozabala

           

Zingira mirotza                                                                                Zankaluzea

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information