"Aranzadi" oilagorraren bidaia: satelite bidezko jarraipena, azken posizioak

Larunbata, 2013(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 17:55etan

 

Umatze-lurraldearen bila lerro zuzenean 3.900 kilometro egin ostean, Urdaibain markatu zen "ARANZADI" oilagorrak, bere posizio zehatzaren datuak bidaltzen jarraitzen du. Hilabete baten buruan eta Europa osoa zeharkatu ondoren, gaur bertan, Errusiaren ipar-ekialdean dagoela ikusi dugu. Sateliteak bidalitako azken pozizioak Ural mendikateetatik gertu eta Moskutik 750 kilometrotara dagoen zonalde batetatik jaso ditugu. 

Martxoaren 22an "Aranzadi"-k Urdaibai utzi eta Europa erdialdeko hainbat herrialdetan geldiuneak egin ostean,  maiatzaren 2-an Vyatka ibaiaren ingurura gerturatu zen, Errusiar taigako Oblast Kirov-eko hurruneko lurraldeetara. “Aranzadi” Vondanka herriaren inguruan detektatua izan da. Jasotako posizioek erakusten digutenez, egun guzti hauetan “Aranzadi” 5 kilometro koadroko baso eta larre eremu zehatz batetan mugitzen dela ikusi da.

    

Oblast  Kirov-eko baso eta larreak

Hainbeste egun inguru berdinean detektatu izanak, eta gauden datak ikusita, seguruenik "Aranzadi” bere ugaltzeko ingurura ailegatu dela erakusten digu, eta pentsa genezake bertan iraungo duela  umaldia amaitu arte. 

     

Vyatka ibaia eta "Aranzadi"  aurkitzen den gertuko hezegune eta basoak.

Informazio gehiagorako, joan hasierako orrira eta sakatu "JARRAIPEN-TEKNOLOGIAK" atalean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information