Hitzaldia: Arrano arrantzalearen berreskurapena Urdaibain

Astelehena, 2013(e)ko apirila(r)en 15-(e)an 08:21etan

Arrano arrantzalea Urdaibain ikus daitezkeen hegaztien artean ikusgarrienetariko bat da. Espezie-ikur modura daukan izaeraren ondorioz, tresna ezin hobea bilakatzen du kontserbazioa, ingurumen hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko. Aranzadi Zientzi Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza sailarekin elkarlanean, harrapari honek Urdaibain talde ugaltzaile bat sortzeko helburua izango duen plan bat jarri du martxan. Berreskurapen plana, jakintza-alor anitzeko talde batek gidatuko du eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, Urdaibai Bird Center-a eta gai horietan adituak diren langileak izango dira lantaldea osotuko dutenak. 

Hitzaldia Aitor Galarza Doktoreak emango du eta Europako Arrano arrantzalearen populazioaren egoeraz mintzatuko zaigu; eta batez ere, hegazti honekin beste herrialde batzuetan egin diren berreskurapen proiektuez  eta konkretuki urte honetan Urdaibain hasiko den plan honetaz arituko da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information