Berriak


Asteazkena, 2013(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 13:54etan

Iaz Eskozian jaiotako eta markatutako arrano arrantzale bat Urdaibaiko Biosfera Erreserban daukagu bisitan; hain zuzen ere, 2012ko uztailaren 17an Aberdeen-etik gertu dagoen baso bateko habian markaturiko gazte bat da . Aipatutako arranoa markatua izan zen habia, urtetan zehar erabilia izan da eta gainera,  bertako arrano gazte askok arrakasta handiz biziraun dute. Arrano arrantzale hau 89 zenbakia daukan PVC-zko eraztun urdin batez eraztundua izan zen, bere urruneko  jarraipena ahalbidetzeko.

    

"Osprey 89" markaketa egunean

Hegazti hau Urdaibain  lehenengoz 2012ko martxoaren 15ean ikusia izan zen eta atseden hartzen eta elikatzen ari zen Urdaibaiko kanpoaldeko paduran, Kanalako ostra-haztegi zaharretik gertu. Azkenengoz, ordea, aste honetan ikusia izan da Gautegiz-Arteagako udalerrian.

Gari Bilbaok, ornitologian zale batek, ondoren ikus daitezkeen argazkiak atera zituen Oruetako urmaelean hegaztiak behatzen zegoen bitartean.

    

    

Gautegiz Arteagako paduretan ateratako hainbat argazki (Gari Bilbao)

Behin eraztuna irakurrita, Eskozian arrano arrantzalea ikertzen duten adituekin kontaktuan jarri ginen, Ian Francis eta Roy Denis. Azken hau, gure aholkularia da espeziea Urdaibain berreskuratzeko proiektuan.

"Osprey 89"  Aberdeen-eko bere habian (Scotland) 2012-07-17

Adituen esanetan, 2012a oso urte txarra izan zen arrano arrantzalearen ugalketarako. Izan ere, ugalketa garaian izandako eguraldi desfaboragarriaren ondorioz, errute asko galdu eta txita ugari hil egin ziren. Hori dela eta, asko pozten gaitu ale honek bere lehenengo urtean biziraun duela jakiteak. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 511 512 513 514 515 516 517 518 519 520 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information