Jendetza handia arrano arrantzaleari buruzko mintegian

Ostirala, 2013(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 08:17etan

Atzo, apirilak 18, Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibai Bird Center-ekin batera martxan jarri duen Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuari buruzko hitzaldia burutu zen. Hitzaldira jendetza handia hurbildu zen, hain zuzen ere, hurrengo 5 urtetan Arrano arrantzalearen umatzea Urdaibain bideratu ahal izango duen proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz. 

Aitor Galarza Doktoreak, proiektuaren arduradunak, aurtengo udan lehenengo txitoak heltzean hasiko den egitasmoaren zehaztasunak eman zituen. 

Arrano arrantzalea Europako hegazti enblematikoenetarikoa da eta Europako hezegune askotan ikur bihurtu izan da, batez ere, iraungita egon baita Europa erdialde eta hegoaldean. Joan den mendearen erdialdera, hainbat herrialdetan hegazti honen berreskurapena bideratu izan duten proiektuak jarri ziren martxan, oso emaitza onekin. Oraingo honetan Urdaibain  mota horretako proiektua martxan jarriko da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information