Urdaibairekiko fideltasuna. Aspaldiko lagunak paduran.

Asteartea, 2013(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 09:32etan

Paduran egiten dugun hegazti urtarren jarraipenean zehar, argazki bitxi hau atera ahal izan genuen. Argazkian, markatutako berna gorri arrunt bi agertzen dira. Hegaztiok, limikolen  migrazio eta negu pasaren jarraipenerako zentroak daraman proiektuaren baitan markatu ziren. Horietariko bat, bakarrik eraztun metalikoa daramana 2010eko urriaren 9an eraztundu zen, eta bestea koloretako eraztunduna 2011ko urriaren 3an.

Behaketak egin direneko padurako lekua

Bitxia da, berna gorri horiek negua pasatzeko 3 urtez jarraian Urdaibaiko padura aukeratu dutela ikustea, eta gainera bai atseden hartzeko eta bai elikatzeko padurako leku konkretuak aukeratu dituztela behin eta berriro. Aurrean esandakoa, soinean daramatzaten eraztunei esker jakin ahal izan dugu; izan ere, eraztun horiek distantziara irakurtzeko eta antzemateko jartzen baitzaizkie hegaztiei. Horrela ba, hiru urte hauetan zehar hainbat izan dira zentroko kolaboratzaileek hegazti horiei buruz emandako ikusketak.  

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information