Berriak


Ostirala, 2013(e)ko abuztua(r)en 09-(e)an 12:23etan

Uztailak 1az geroztik Urdaibai Bird Center-ek eskaintzen dituen bisita gidatu eta autogidatuek harrera ona izan dute. Bisita autogidatuek zentrua modu autonomo batean ezagutzeko aukera ematen dio bisitariari, audiogiden laguntzaz, zentruko arlo desberdinei buruz emandako informazio zehatz eta ulerterraza eskuratzen duelarik.

Bestalde, hegazti kopuruaren eta dibertsitatearen emendapenak bisita hauetaz gehiago gozatzeko aukera ematen du, egunero espezie desberdinak aurki ditzakegularik Gautegiz Arteagako hezegunean. Era berean, eztei osteko migrazioaren hasierak, lehendabiziko zertzetak, kuliskak eta txirriak behatzeko aukera ematen digu, besteak beste.

Limikolak paduran

Bisita gidatuek bestalde, zentruko egunerokotasuna hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen digute, bertako teknikariekin elkar eragin eta hegaztien identifikazio eta biologiaren azalpenak jasoz. Bisita gidatuak egunero goizeko 11:00tan hasten dira uztailak 1tik irailak 15 arte astelehenak izan ezik. Egun bakoitietan euskera da lehentasuna duen hizkuntza eta bikoitietan aldiz gaztelera, beti ere gehienez 20 pertsonako taldeak izaten dire kontutan izanik.

Zentruaren irekiera ordutegia: asteartetik igandera 11:00tatik 14:00tara goizez eta 16:00tatik 19:00tara arratsaldez.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 491 492 493 494 495 496 497 498 499 500 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information