Europarc-España-ko biltzarreko ordezkariak Urdaibai Bird Center bisitatu dute aste honetan

Ostirala, 2013(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 19:58etan

Europarc-España-ko ohiko biltzarra Urdaibain ospatu da aurten ekainaren 26 eta 27an. Biltzarra, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egin zen Urdaibaiko hiru ingurumen eraikinetan, Udetxea Jauregia, Madariaga Dorrea eta URDAIBAI BIRD CENTER-en hain zuzen ere. Hori dela eta, pasa den ostegunean, estatuko parke naturalen kudeaketaz arduratzen diren arduradunak eta leku horietako arduradun instituzionalak lan jardunaldi bat ospatu zuten Urdaibai Bird Center-en.

Jardunaldi honen helburua Europako natur parkeen sarea den Natura 2000-ren, kudeaketarako tresna ezberdinen inguruan eztabaidatzea izan zen. Honela, 38 herrialdetako natur parketako kideen arteko elkarlana bultzatu eta sendotu, eta honekin batera, Estatuko,  Europako eta beste natur parkeen arteko erlazioak ere sendotu nahi izan zirelarik..

Horrez gain, Europarc biltzarreko kideek Urdaibai Bird Center sakontasunean ezagutzeko aukera izan zuten. Horretarako bisita gidatu bat egin zuten Aranzadi Zientzi Elkarteak kudeaturiko eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK bultzaturiko zentroan.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information