Inguruko Hegaztiak kanpaina Urdaibaiko familien parte hartze arrakastatsuarekin amaitu da

Asteazkena, 2013(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 11:52etan

Urdaibai Bird Center-ek bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako "Inguruko Hegaztiak" kanpaina pasa den apirilean amaitutzat eman zen. Guztira 65 familiak parte hartu zuten, landa-fitxa bat betez, urtarrila, otsaila eta martxoan Urdaibaiko herrien inguruetan behatutako hegaztiekin. Kanpaina pilotu honetan Urretxindorra eta Montorre eskoletako umeen familiek parte hartu dute, 2006tik zentroarekin elkarlanean egon diren eskolak, eta baita Zentrora atxikitako zenbait boluntariok ere.

Amilotxak

Jasotako datuetatik ondorioztatu dezakegu proiektuan parte hartu duten pertsonen lorategietan espezieen aniztasun handia dagoela. Guztira, 55 hegazti-espezie inguru behatu dira. Honez gain, azpimarratu behar da hauetariko zenbaitetan 33 hegazti-espezie desberdin baino gehiego ikusi direla.

     

Tarinak eta txorruak                                                            Txantxangorria

Esan beharra dago aurtengo negua azken urteetakoak baino askoz leunagoa izan dela, kostaldean ez baita izozterik eman. Hala ere, azken hamarkadetako euritsuenetarikoa izan da. Egoera honek paseriformeen espezie ezberdinen presentzia eta ugaritasuna baldintzatu ditu..

Landa-txolarrea

Ikusitako espezie eskasenen artean daude buztangorri argia, hesi-berdantza, okil txikia, pitxartxar burubeltza, euli-txori grisa, amilotx mottoduna, erregetxo bekainzuria eta zingira-berdantza, besteak beste. Maizen ikusi direnen artean, berriz, kaskabeltz arrunta, txonta, zozoa, amilotx urdina eta, Muxikan bereziki, tarinak izan ditugu.

Urtarrila, otsaila eta martxoan zeharreko espezieen bilakaera.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information