Berriak


Osteguna, 2013(e)ko abuztua(r)en 15-(e)an 09:15etan

Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen sailaren bitartez,  2013, 2014, 2015 eta 2016 urteko ingurumen ekintzen garapenak bultzatu eta finantzatuko ditu, 800.000 euroko laguntza guztira izanik, hau da, urtero 200.000 eurokoa.

Urdaibai Bird Center eta Gautegiz Arteagako hezeguneak

Urdaibai Bird Center, Gautegiz Arteagako udalerrian kokatuta, Aranzadi Zientzi elkartearen bitartez kudeatuta dago. Gaur egun, Europa mailan dagoen hegazti migratzaileen ikerketa zentrorik garrantzitsuenetarikoa da, eta bertan egiten diren  ikerketak eta dibulgazio arloek bat egitea du helburu, teknologia berrietan oinarrituz.

Publiko orokorrarentzat bisita gidatua.

Zentro honek duen garrantzi nagusienetako bat, bai hezkuntza mailan eta baita dibulgazio mailan ere, hegazti migratzaileari buruzko ezagutza garatu eta honen dokumentazioa aurkeztea da, bertako hegazti egoiliarrak ahaztu gabe.

Gautegiz Arteagako hezeguneen bista zentroko behatokitik

Urdaibai  Bird Center-ek duen funtzio garrantzitsuenen artean bertan egiten diren ikerketen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako ikerketen bitartez lortutako informazioa modu ulergarri batetara moldatzen da, beti kontuan izanik norentzat zuzenduta dagoen eta horrela zentrora etortzen diren bisitariak eskura izan dadin.

Eskoletako bisitak Urdaibai Bird Center-era

Ingurumen heziketa eta jendearen parte-hartzea bultzatzearen helburuarekin Urdaibai Bird Center-ek ekintza hauek garatuko ditu, besteak beste:


- Ingurumen hezkuntza, bai eskola-ordutegian eta baita jai-egunetan edo udan.


- Parte-hartzea eta boluntarioen lanak.


- Ornitologiaren hastapenak sustatu.


- Zentsuak egiteko formakuntza eta eraztunketa zientifikoa.


- Urtekari ornitologikoa, Urdaibai Biosfera Erreserbak duen balore ornitologikoa hedatuz.

Eraztunketa zientifikoa boluntarioekin                                     Hitzaldiak

Horrela gauzak, Urdaibai Bird Center-ek duen ingurumen heziketa eta parte-hartze programak beste 4 urteko ekintzak beteko ditu (dibulgazioa, sentsibilizazioa, boluntariotzat, heziketa) modu didaktiko batetan aurrerakuntza zientifiko eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren ezagutza aurkeztuz.

Urdaibai Bird Center-en barrualdea                                       Hezeguneko hegaztiak

 
<< Hasiera < Aurrekoa 491 492 493 494 495 496 497 498 499 500 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information