Lertxuntxo karramarrozalea Gautegiz Arteagako Hezegunean

Osteguna, 2013(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 08:04etan

Azken aste honetan lertxuntxo karramarrozalearen (Ardeola ralloides) presentziaz gozatzeko aukera izan dugu Gautegiz Arteagako hezegunean. Lertxun txiki honek lumaia ikusgarria dauka, eta ingurune hauetan ikustea nahiko arraroa izan arren, ez da behatzen dugun lehen aldia.

Atseden hartzen


Lertxuntxo karramarrozalea ardeida bat da. Mediterraneo epelean kumatzen du eta modu irregular batean sakabanatzen da Ekialdeko Europako hezegune desberdinetan, bereziki Danubioko delta inguruan. Beraien ugaltze toki garrantzitsuenak Mendebaldeko Paleartiko ruta migratzailetik kanpo gelditzen dira, Errusia, Errumania, Azerbaijan eta Turkiatik iparralderantz. Mendebaldeko Paleartiko ruta migratzaileari dagokionez, Iberiar penintsulak gainbehera doan 800 bikoteko populazio habiagile bat dauka. La Garone izeneko zonaldean bizi direnak, Frantziako mendebaldeko kostan, Iparralderago dagoen populazioa da.

2010az geroztik ekainean Gautegiz Arteagako hezeguneetan erregularki ikusi izan dira. Honela gauzak, beste indibiduo batzuk ikusteko aukera izan genuen 2010 eko ekainaren 9 eta 25ean eta 2011ko maiatzaren 12 eta ekainaren 5ean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information