Hasi da migrazioa

Asteazkena, 2013(e)ko uztaila(r)en 31-(e)an 09:16etan

Pasa den astean aipatu genuen limikola goiztiarrenak bueltan zirela eta aste honetan ere gutxika-gutxika hegaztien migrazio ahul baina aldi berean interesgarria daukagula aipatu beharra dago.

Antxeta mokogorria

Aipatutako espeziez gain azken egun hauetan miru beltzen hainbat talde, paduran egun batzuk igarotzea erabaki duen zingira mirotz bat, txirri arrunten talde txiki batzuk eta kurlinta handi eta bekaindunak behatu ahal izan ditugu besteak beste.

          

Zingira-mirotza                                                                  Miru beltza

Kurlinta handia

Txirri arruntak

Azken egun hauek paregabeak izan dira antxeta mokogorria behatzeko, bai kopuruari dagokionez eta baita ikusgarritasunari dagokionez ere, atseden lekuetatik elikatzeko guneetara paduran zehar hegan egin duenean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information