Jadanik bueltan dira
Asteartea, 2013(e)ko uztaila(r)en 23-(e)an 12:55etan |
Egun hauetan zehar limikola goiztiarrenak, datari dagokionez, ikusi daitezke Gautegiz Arteagako paduretan.
Kuliska txikia Europa erdialde eta iparraldeko uda sasoiko umatze lekuetatik datozkigu, lehenengo kuliska ilun eta txikiak, kuliska zuriak eta bernagorri arruntak besteak beste eta pixka bat arraroagoak diren kuliska pikartak.
Kuliska pikarta
Bernagorri arrunta Horietariko limikola askok gure zonaldetik alde egingo dute hegoalderantz abiatzeko, baina ziurrenik kuliska zuri batzuk gure artean igaroko dute udazkena eta negua, aurreko urteetan egin duten bezala. Euren artean aspaldiko ezagun bat, duela hiru urte gure eraztuntzaile taldeak eraztunduriko hegaztia, berau heldu berri direnen artean aurki dezakeguna.
Kuliska zuria |