Berriak


Igandea, 2013(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 10:07etan

Aurreko urteetan bezala, Urdaibai Bird Centerretik migrazio sasoian Gautegiz Arteagako lezkadietan sortzen den elaien etzalekuaren jarraipena egiten ari da.

Eztei aurreko migrazioan zehar, jarraipen kanpaina martxoaren erditik maiatzaren amaierara egin zen. Afrikatik zetozen lehen aleak martxoaren erdialdera hasi ziren ikusten. Baieztatu daiteke apirilean zehar elai batzuk baserrietako habia lekuak hasi zirela okupatzen, baina iluntzero zetozen talde gehienak, lezkadian babestu ondoren gaua pasatzeko, euren bidaia jarraitzen zuten iparralderantz.

Elaiak eta uhalde-enarak lezkadian atseden hartzen

Udaberri osoan izan genuen eguraldi txarraren ondorioz elai askok lehenengo errunaldia galdu zuten eta ziurtatu daiteke populazioa asko gutxitu zela Urdaibain aurreko urteekin alderatuz.

Eztei ondorengo migrazioan zehar, kanpaina abuztuaren hasieran hasi genuen, izan ere inguruan jaiotako gazteen taldeak paduran batzen hasten dira Afrikarako bidaia luzea hasteko. Abuztuaren erdi eta amaiera aldean iparraldetik datozen gazteen taldeak hasten dira batzen, etzalekuetan batu daitezkeelarik, ehunetik milaka aleetara.

Lezkadiaren itxura elaiak etzaleku moduan erabiltzen ari diren bitartean

arraipena egiten ari garen hilabetean, aurreko urteekin alderatuz ziurtatu dezakegu etzalekua erabili duten elaien kopurua nabarmen murriztu dela. Alde batetik, oso urte txarra izan delako ugalketarako edo beste arrazoiren batengatik migrazioa atzeratu delako edo oraindik heltzeko daudelako. Hala ere, azkenengo egunetan ikusi ahal izan dugu lezkadia erabiltzen duten elaien kopuruak pixka bat egin duela gora, baina hala ere ez da inondik inora garai honetarako lezkadian espero zen populazioa.

Elaiak eta uhalde-enarak atseden hartzen egunean zehar migratzen duten bitartean.
 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 491 492 493 494 495 496 497 498 499 500 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information