Berriak


Larunbata, 2013(e)ko abuztua(r)en 24-(e)an 08:46etan

Pasa den abuztuaren 16 eta 18 egunen artean Bird Fair-en 25. azoka arrakastatsua ospatu zen Rutland Water (Ingalaterra) Natur erreserban. Hegaztien behaketari eskeiniriko azoka hau munduan dagoen garrantzitsuena da. 2013an Bird Fair-ek 8 karpa, 300 erakustoki eta 20.000 bisitari baino gehiago izan ditu eta gainera natur ondarea kontserbatu eta hegaztien behaketarekin erlazionaturiko ekitaldiz beteriko egitarau zabala.

Azokako bisitariak

 

Egitarauan zeuden 200 ekitaldi baino gehiagori amaiera ezin hobea emateko , igandean 18an Erresuma Batuko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren inguruko hitzaldi bat egon zen. Roy Dennis eta Tim Mackrill ornitologo entzutetsuek espezie honekin buruturiko proiektu arrakastatsuen berri eman zuten eta gainera hainbat bitxikeria aipatu zituzten satelite bidez hainbat indibiduoei egindako jarraipenari buruz besteak beste. Halaber, aipaturiko arrano batzuek Afrikara egindako migrazioetan Urdaibain hartu zuten atseden egun batzuez. Hitzaldiaren ostean Fiona Kennedy abeslari eskoziar eta Global Harmony abesbatzaren erakustaldiei eman zien hasiera, abestiak Erresuma batuko eta Senegaleko arrano arrantzaleetan oinarrituta daudelarik.

Roy Dennis Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren argazki bat erakusten.

 

Ondoren, Gautegiz Arteagako Montorre eta Muxikako Urretxindorra eskoletako ikasle eta irakasleek sorturiko arrano arrantzalearen bideoklipa erakutsi zen, hau duela gutxi hasitako ingurumen hezkuntzako programaren zati delarik arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan. Espezie honetaz asko dakien Roy Denisek, iparraldeko eta hegoaldeko arrano arrantzaleen populazioak berriz konektatzeko ahaleginetan, egun aurrera eramaten ari diren birsartze programen garrantzia azpimarratu zuen.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 491 492 493 494 495 496 497 498 499 500 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information