Berriak


Ostirala, 2013(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 14:36etan

Aste honetan eztei-osteko migrazioko lehen borrokalaria (Philomachus pugnax) ikusteko aukera izan dugu Gautegiz Arteagako paduran. Ale hau etortzeko dauden beste borrokalari askoren aurrekaria da, tundra artikoetan  kumatu ondoren irailaren hasieran haien udazkeneko migrazioa hasten dute eta. Haietariko askok gure hezeguneak aukeratzen dituzte atsedentoki gisa.

Borrokalaria limikola migratzaile bat da paleartikoaren eremu handi batean. Anatomikoki kuliska baten antza dauka. Haien kumatze koloniak tundra borealeraino iristen dira, Eskandinavia, herrialde Baltikoak eta Rusiako iparraldera konkretuki. Itsasertzak, deltak eta aintzira txikiko hezeguneak edo erdi gainezkatutako lautaden inguruan dauden tundra hezeak   ditugogoko. Afrika azpi-sahararrean egiten du negupasa, Senegal ingurutik Chad-raino helduz. Iberiar penintsulari dagokionez, penintsula erdialdean dauden  lur lehorretako  hezegune eta estepa batzuetan ere igarotzen dute negua. Lurralde hauen artean Extremadurako hegoaldea, Gaztela eta Leoneko ipar-mendebaldea ditugu besteak beste. Urdaibain ohiko migratzaileak  izan arren  nahiko urriak dira. Gautegiz Arteagako hezeguneari dagokionez, talde txikiak edo indibiduo bakarrak ikusten dira migrazio garaian. Eztei-aurreko lehen migratzaileak otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran agertzen dira normalean eta eztei-osteko migratzaileak bestalde, abuztuaren bigarren hamabostaldiaren zehar agertzen dira.

Espezie honek daukan berezitasun garrantzitsuenetarikoa eztei garaian erakusten duen portaera da, non arrak luma ikusgarri batzuk zabaltzen dituen lurraldeengatik  eta emeengatik lehian sartzen direnean. Hala eta guztiz ere, gure hezeguneetan ikusten ditugunean, eztei kororik ez dute izaten.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 491 492 493 494 495 496 497 498 499 500 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information