Udako bisita programazio berria

Igandea, 2013(e)ko ekaina(r)en 30-(e)an 00:20etan

Uztailaren 1tik aurrera, 2013ko udarako prestatu duen programa berriari hasiera emango dio Urdaibai Bird Center-ek. Uda honetan, zentroko teknikarien eskutik egiten diren ohiko bisita gidatuez gain bisita autogidatuak egiteko aukera izango da. Bisita hauek audiogidei esker burutu ahal izango da eta modu autonomo batean zentroa bisitatzeko aukera eskainiko digute. Aparatu hauek norberak erabiltzekoak dira eta bisita gidatuaren ordez uztaileko ordutegi berrian zehaztutako orduetan irailaren 15era arte erabili ahal izango dira.

Bisita gidatuak egunero burutuko dira 11:30tan uztailaren 1tik irailaren 15a arte, astelehenetan ezik, zentroa bisitarientzako itxita egongo delako. Erabiliko den hizkuntzari dagokiola,  euskara izango da lehentasunezko hizkuntza egun bakoitietan, eta gaztelera egun bikoitietan. Taldearen  gehienezko kopurua 20 pertsonatakoa izango da.

Zentroaren irekitze ordutegia arratsaldetara ere zabalduko da Urdaibai Biosfera Erreserbara udako sasoian datozen bisitariek zentroa bisitatzeko aukera izan dezaten (asteartetik igandera 10:00tatik 14:00tara goizez eta 16:00tatik 19:00tara arratsaldez).

Urdaibai Bird Center paduratik ikusita

 

Bisita gidatuak egin ahal izateko erreserba aurretiaz egitea gomendatzen da telefonoz (699 839 202) edo helbide elektronikoz ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) bisitari kopurua mugatua izaten baita.

BISITA AUTOGIDATUA:

Sarreraren salneurrian Audiogidaren erabilpena sartzen da. Sistema honen laguntzaz museoa modu autonomo batean bisitatzeko aukera eskaintzen da, Urdaibaiko naturari zein Zentroak aurrera eramaten dituen proiektuei buruzko azalpenekin.

Nagusiak: 5 €

5-12 urte bitarteko haurrak: 2 €

0-4 urte bitarteko haurrak: doan

Audiogida

 

BISITA GIDATUA "BIRD CENTER"

Zentruko teknikariek gidaturiko bisita. Taldeko gehienezko kopurua: 20 pertsona.

Bisita ordutegia: 11:30tan (ordu eta erdiko iraupena).

Lehentasuna: Egun Bakoitietan Euskaraz -egun Bikoitietan Gazteleraz.

Nagusiak: 8 €

5-12 urte bitartekoak haurrak: 4 €

0-4 urte bitarteko haurrak: doan

 "Bird Center" bisita gidatua

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information