Berriak


Igandea, 2012(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 18:32etan

 

 

Berriki,  Arteagako kolaboratzaile batek, Gernika-Bermeo trenbidean, konkretuki Foru eta Murueta bitartean, hegazti handi bat trenak jota zegoenaren abisua eman zigun.

Bertara joan eta gure harridurarako, trenbidearen erdian txori zezen baten gorpua aurkitu genuen, egun gutxiren tartean trenak jota eta hildakoa. Gainera,  40 m eskasera Ubarroi handi baten gorpua ere aurkitu zen era berdinean. Trenbidearen zati horretan, paduraren inguru ureztatu bat  zatitzen da erdi erditik, eta  beraz oso tarte arriskutsua bihurtzen da hezegune hori erabitzen duten hegaztientzat.

  Aipatu beharra dago, historian zehar Txori zezenaren behaketak Urdaibain oso urriak izan direla, baina badago aipu deigarri bat: 2002ko otsailaren 17an beste txori- zezen bat aurkitu zen trenak jota eta hilda trenbidearen puntu berdinean!                           

Nahiz eta XX. Mende hasieran ingurune heze gehienetan ugaltzen zen espeziea izan; gaur egun, estatu espainiarrean 50 bikote ugaltzaile inguru daudela uste da, eta Espainiako hegaztien liburu gorrian, arrisku larriko egoeran katalogatuta dago. Gainbehera hori, txori zezenarentzat bizileku eta bazkaleku diren ingurune  heze eta lezkadien galera eta  murrizketarekin bat etorri da.

Txori zezenak batez ere aktibitate gautiarra izaten du, eta ur-irekiak eta lezkadi eta ihitza ureztatuak tartekatzen diren urmaeletan ibili ohi da arrainak, anfibioak, karramarroak eta aingirak harrapatuz.

 

                                                                Txori-zezena Gautegiz Arteagako paduran (2012) 

Esan beharra dago, 2009. urtean Gautegiz Arteagan egindako paduraren hobekuntza lanen ondorioz, eta batez ere ingurune ureztatu eta lezkadiaren garatzearen ondorioz txori zezenaren presentzia ugarituz joan dela; esaterako, 2010-2011ko neguan bi ale egonkortu ziren ingurune heze honetan eta aurtengo neguan ere, ale baten behaketak jarraituak izan dira udaberria sartu izan den arte. 

 

Aurreko guztia ikusita, trenbide tarte beltz hori, askoz arriskutsuagoa bihurtzen da, hegazti urtarrak ez ezik, hain adierazgarri den eta arrisku larrian dagoen txori zezena ere mehatxatzen baitu.

 
 
 
 
 
 
 
 
 Istripua gertatutako paduraren ingurua
 
<< Hasiera < Aurrekoa 601 602 603 604 605 606 607 608 609 610 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information