Arrano arrantzalearen migrazioak darrai Urdaibain

Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 10:20etan

 

Aste honetan Gineako golkotik lau mila kilometro inguru egin ostean arrano arrantzale berri bat agertu da Urdaibaiko paduretan elikatzen eta atsedena hartzen. Hegazti hauek oso fidelak izaten dira migrazioan zehar erabiltzen dituzten geldiuneekin; beraz, litekeena da ikusi den ale hau iazko eztei-osteko migrazioan bertotik igarotako bat izatea. Azpimarratzekoa da, aurreko udazkenean, Roy Dennisek zuzendutako BBC telebista kateko Autumwatch programako lan-talde bat gure kostaldera hurbildu zela, Galesetik hasita satelite bidezko jarraipena egiten ari zitzaien hiru arrano arrantzale gazteri, migratzen zihoazen einean programako kapitulo batetarako grabaketak egiteko. Egindako egonaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren eta Urdaibai Bird Center-en laguntza eta aholkua jaso zuten. 

 

Roy Dennis eta BBC-ko Autumnwatch programako filmazio-taldea Urdaibai Bird Center eta Foru Aldundiko langileekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information