Aztorea Gautegiz Arteagako paduran
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 14:32etan |
Gaurko egunean, berriz ere aukera izan dugu aztore gazte bat (Accipiter gentilis) ikusteko Gautegiz Arteagako paduran. Harrapari handi honek, hainbat hegaldi burutu ditu hezegunearen ertzetan atseden hartzen zeuden limikola eta beste zenbait hegazti harrapatu nahian. Aipatzekoa da, joan den hileetan, ale hau hainbatetan ikusi ahal izan dugula hezegunearen ingurutik.
|