Etengabeko euritea apirilean

Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 14:45etan

 

 

Aurtengo Apirilean ditugun eurite jarraituek  oso eragin handia izaten ari dira garai honetan  euren umatze lekuetarantz doazen eta jadanik umatzen dauden beste hainbat hegaztirentzako. 

 

Bete betean migrazioan dauden hegaztiak, aurrez-aurre hain meteorologia traketsarekin aurkitzen direnean, Oruetako hezegunearen antzerako elikatzeko eta babesteko leku bat bilatu eta bertan gelditu beharrean aurkitzen dira. Hori dela eta, egunotan mokozabalen taldeak ikus genitzake, seguruenik, aurreragoko bidairen batetan egondako aleren batek inguru hau elikatzeko eta babesteko egoki ikusi eta talde osoa bertora gidatuz eta ekarriz.

Hala eta guztiz ere, hegazti guztiek ezin dute era berdinean aurre egin horrelako egoerari, umatze lekuetarantz bidaian dabiltzan enara arruntaren kasuan esaterako, egunetik egunera bidaian zehar geldiuneak egin eta elikatzera behartuta egoten dira hurrengo etaparako bidea hartu aurretik. Eurite jarraitu horiek, beraien elikagai diren intsektu hegalarien eskuragarritasuna erabat murriztu du, eta   pisua galtzen jarraitu dute euren bizitza ere arriskuan egonik.

 Ostadar anizkuna

 
 
Eta azkenik, bideoan ikusi ahal dugun legez, badira beste hainbat espezie, hain zuzen ere, espezie urtarren kasu, euriak hainbeste eragiten ez dienak, jadanik udaberriko lehenengo umaldiak aurrera atera dituztenak. Hori bai, umaldian dauden beste espezie askok arriskuan izan dituzte habiak, eta askok betirako galdu dituzte ere.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information