Berriak


Asteazkena, 2013(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 14:58etan

Otsail honetan, Urdaibai Bird Center eta Bizkaiko Foru Aldundia, gonbidatuak izan dira  Hula haranean (Kfar Blum, Israel) ospatu den “Flyways – Satellite tracking Osprey migration as a global education and conservation tool” mintegira. Bertan, parte hartzea oso zabala izan zen,  hainbat herrialdetako unibertsitatetako, eskola, ikerketa zentro, ONG, Europako Agentzia Espazialeko eta administrazio publikoko hainbat aditu eta hezitzaile egon zirelarik bertan herrialde-zerrenda zabala ordezkatuz,  (Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Eskozia, Alemania, Espainia, Holanda, Italia, Estonia, Palestina, Israel, Finlandia…).

  

 "Flyways-Satellite tracking Osprey migration as a global education and conservation tool" mintegi internazionalaren aurkezpena.

Mintegia, duela hamarkada bat baino gehiago Ekialde Hurbilean hainbat erakunde kontserbazionisten eskutik sortu zen “Hegazti migratzaileek ez dute mugarik ezagutzen” ingurumen hezkuntza ekimenaren baitan kokatzen da. Proiektu horrek hegaztiak erabiltzen ditu tresna modura Jordania, Palestina eta Israeleko biztanleen arteko lankidetza bultzatzeko.

"Rutland Water"eko britainiarrek zuzentzen dute "Osprey migration linking communities" 

Mintegiaren helburu garrantzitsuena arrano arrantzalearen migrazioan adituak direnen artean eta ingurumen hezkuntzan aritzen direnen artean esperientziak elkartrukatzea izan zen; batez ere, teknologia berri horiek (Websites, Google Earth, Skype…) hezkuntza esparruan proposamen koordinatu baten bitartez erabiltzeko. Urdaibai Bird Center-ek aktiboki parte hartu zuen mintegian, eta mahai inguruetatik aparte, Zentroak ingurumen hezkuntzako eremuan egiten duen lanaren berri eman zuen bertan emandako hitzaldietan.

Arrano arrantzaleari buruz mundu mailan gehien dakitenen artean dauden adituak bildu ziren mintegi honetan.

Mintegian aurkeztu den proiekturik berritzaileena, “Osprey migration linking communities” (Arrano arrantzaleen migrazioa komunitateak batzen) izan da; izan ere Osprey Migration Foundation britainiar erakundeak bultzatutakoa. Ekimen horrek, herrialde eta kultura desberdinetako eskolen arteko sare bat sortzea dauka helburu,  beraien artean harremanak lantzeko, eta ingurugiro arloan hezteko eta sentsibilizatzeko. Proiektu honen beste helburu garrantzitsu bat, sarean sartu nahi duten eta baliabide gutxi dituzten herrialdeetako eskolentzako dirua lortzea da; horrela, programaren barruan sartzeko aukera eskainiko zaielarik. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Urdaibaiko Biosfera Erreserbako eskola bik parte hartzen dutela proiektu honetan, Urdaibai Bird Center-en eskutik, (Urretxindorra Muxikan eta Montorre Gautegiz Arteagan) Eskozia, Italia eta Finlandiako hasierako eskola sortzaileekin batera. 

Hula haranera bisita, Ekialde hurbileko migrazio punturik garrantzitsuenetakoa da berau.

Urdaibai Bird Center-eko ordezkariak Hula harana ezagutzeko aukera izan zuten, Israelgo iparraldean Golan-eko goi aldetik eta Libanoko mugatik gertu.  Haran hau, Europa ekialdetik eta Asiatik negu pasako tokietara desplazatzen diren hegaztien migrazio-bide betean dago kokaturik, bide honetako geraleku garrantzitsuenetakoa den tokian aurkitzen delarik. Harrapari espezie ugari (itsas arranoa, ekialdeko eguzki arranoa, arrano pikarta, elano urdina,...) eta bertako hezeguneetan negupasa zein atseden hartzeko gelditzen diren milaka ur-hegazti ikustea ohikoa da toki honetan. Denetan liluragarrienetakoena den gertaera, Agmon erreserban 30.000 kurrilo inguru negupasan ikustea izan da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 531 532 533 534 535 536 537 538 539 540 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information