Hurbil zaitez Urdaibai Bird Center-era hezeguneen mundu-mailako eguna ospatzera.

Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 09:22etan

hezeguneen eguna 2013

 

Datorren otsailaren 2an Urdaibai Bird Center-ek doako bisitaldi gidatuak burutuko ditu, Urdaibaiko Biosfera Erreserban hezeguneen aldeko mundu-mailako egunean parte hartu nahi duten guztientzat.

 

orueta

 

Egunak berak, negu-pasako aldiarekin bat egiten du; hori dela eta, urteko sasoirik hotzenei aurre eginez ehunka hegaztik negua pasatzeko erabiltzen dituzte Gautegiz Arteagako padurak. Garai honetan beraz, hegazti kopuru altua mantentzen da urmael honetan eta gainera, Europa iparraldeko eta ekialdeko hotz boladek nabarmen handitzen dute babes bila hurbiltzen diren hegaztien taldeak, era horretan, padura zaleentzako ikuskizun zoragarri bihurtuz. Ikusiko ditugun hegaztien artean aipatzekoak dira besteak beste: mokozabalak, kuliskak, txirriak, martin arrantzaleak, espezie askotariko ahateak, uroiloak, txilinportak  eta baita lertxun mota asko ere.

 

orueta elurragaz

 

Mundu osoan aldi berean ospatzen den egun honen helburua, hezeguneen ezagupena, ikerketa eta eremu hauen gozamena bultzatzea da. Horrekin batera, Euskal Herriko hezeguneek Europako hegaztien ugalketarako eta negu-pasarako betetzen duten funtzio estrategikoa jendaurrera  plazaratzea ere du helburu; hori dela eta, mundu osoko elkarte eta erakunde desberdinek, hezeguneen inguruko ezagutza eta kontserbazioa bultzatuko dute, esparru txikietatik hasi eta mundu mailaraino hedatuz.

 

Testuinguru honetan, Otsailaren 2an Urdaibai Bird Center-ek, Aranzadi Zientzi Elkarteak kudeaturiko ekipamenduak, ordu beteko doako lau bisita burutuko ditu Zentroan, eta gehienez 20 pertsonatako taldeak izango dira. Bisita horietan alde batetik zentroaren ekipamendua, eta beste aldetik Gautegiz Arteagako hezegunean eta paduretan dauden hegaztiak erakutsiko dira. Horrez gain, Urdaibai Biosfera Erreserbako hezeguneak ezagutzeko eta interpretatzeko aukera egongo da ere 2 orduko natur-ibilbide baten bidez. 

 

antzarrak oruetan        txistulariak oruetan

 

Zentroak jaso dezakeen gehienezko pertsona kopuru bat dagoenez, bisitaldiak aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu. Bai bisitaldien erreserba egiteko edo bisitaldiei buruzko zalantzak edo informazioa eskuratzeko telefono zenbaki bat duzu: 699 839 202 eta gure web orrian: www.birdcenter.orgZentroan zeharreko bisitek ordu beteko iraupena izango dute eta 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan hasiko dira. Urdaibaiko hezeguneak ezagutzeko irtenaldia 10:30etan hasiko da eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information