Harrera ezin hobea izan zuen "Belatz Handia Bizkaian" hitzaldiak

Osteguna, 2013(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 13:15etan

Charla peregrino b

Jende ugari bildu zen atzo "Belatz Handia (Falco peregrinus) Bizkaian" izenburupean emandako  hitzaldian.

Iñigo Zuberogoitiak egindako aurkezpenean espezie honen inguruko aspektu desberdinei buruz ikasteko aukera izan genuen. Halaber,  hamarkada bi baino gehiagoz Bizkaian belatz handiaren populazioen jarraipena egiten diharduen taldeko buru dugu Zuberogoitia doktorea.  Hasiera hasieratik eta orohar hitzaldi osoan zehar garbi utzi nahi izan zuen espezie jakin baten babeserako, espeziearen banaketa eta egungo egoera zein den jakitea ez dela nahikoa eta espeziearen kontserbazio eta babeserako neurri egokiak hartu nahi badira, beste faktore batzuen ikerketak bultzatu eta espeziearen irudi osotuago eta errealago bat egitea beharrezkoa dela adierazi zuen.

Charla peregrino a

Belatzari dagokionez, 16 urtez egindako jarraipenari esker, urte horietan zehar populazioaren joera eta Bizkaian espezie honek duen banaketa zein den zehaztu ahal izan da. Espezieak erakusten dituen joerak hobeto ezagutzeko ugaltze parametroen gaineko ikerketek duten garrantzia azpimarratu zuen, ikusi baita adibidez,  azken urteotan martxo (inkubazio-aldia) edo apirila (txito jaioberriak edo txikiak) aldera jasandako etengabeko euriteek urte horretan aurrera egingo duten txitoen zein eme ugaltzaileen etorkizuna kolokan jartzen dutela, azken hauek jasan behar izaten duten etengabeko bero-galtzeak eta hezetasunak heriotzera eraman ditzakeelako, edo gaixo jartzearen ondorioz nola emeak hala arrak hiltzeko arriskuan egon daitezkelako. Azken urteotan eman den egoera nabarmen honek, ale ugaltzaileen hilkortasun-tasa emendatu du eta Prestigen isurketaren ondorioz lortu zen  ordezkatze-tasara hurbildu da gaur egungo populazioa.

Espeziearen elikaduraren ezaugarriak eta portaera intraespezifiko eta interespezifikoaren gaineko azalpenak ederki osotu zituen bikoteen jarraipen egunetan zehar behatutako ehiza-saio ikusgarriei buruzko pasadizoen berri emanez. Hau gutxi ez balitz, belatz bikoteek auzokoak diren zein lurralde jakinik ez duten belatzen artean izaten dituzten erlazioetaz hitz egin zuen, habitat berdina elkarbanatzen duten beste espezie batzuekin izaten dituzten elkarrekintzak ere aipatuz.

Charla peregrino c

Azkenik, belatz handiaren inguruan dagoen informazio guztiaz baliatu eta hartu beharreko kudeaketa eta kontserbazio neurrietaz aritu zen.

Zalantzak argitzeko aukera izan zuten partehartzaileek bukaeran, hizlariak argi eta garbi erantzun zielarik.

Hitzaldi benetan interesgarria finean, espezie honetaz asko gozatu eta ikasteko balio izan ziguna.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information