Hotzak Ipar Europako bisitariak dakartza gurera: Norvegian eraztundutako tarin baten argazkiak “Inguruko hegaztiak” proiektuko janleku batetan.

Astelehena, 2013(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 09:24etan

Norbegiako tarina portada

“Inguruko hegaztiak” proiektuan parte hartzen duen zentroko laguntzaile batek, Gautegiz Arteagako bere etxean jarrita daukan janlekuan ateratako argazki oso interesgarriak bidali dizkigu. Egun hotz hauetan atera dituen argazkietan, zehaztasun handiz ikus daiteke nola tarin batek (Carduelis spinus) bere hankan eraztun bat daraman.

Argazkiak zehatz aztertuz eta janleku horren eta bertara hurbiltzen diren tarinen jarraipen estuago bat egin ostean, 5mm-tako neurria daukan eraztun txiki horren helbidea eta zenbakia irakurri ahal izan da.

Tarina eraztunduta  Tarinak janlekuan

Ale hori, Norvegiako Stavanger estazioko helbidearekin eraztundutako tarin bat da. Aurreko neguetan burutu ditugun eraztunketa kanpainetan lortutako datuekin alderatu ostean, ikusi dugu Ipar Europan eraztundutako hainbat tarin kontrolatu ditugula. Beraz, esan genezake, gurean negu pasan dauden tarinetariko asko Eskandinaviako lurretan umatzen diren berberak direla.

Jadanik bideratuta daude eraztunaren datu guztiak Aranzadiko Eraztunketa Bulegoaren bitartez, beraz orain itxarotea gelditzen zaigu Norvegiako eraztuntzaileen erantzuna; eta horrela, non eta noiz eraztundu zen, nork eraztundu zuen eta egun horretan zeukan egoera fisikoa ezagutzeko ahal izango dugu.

“Inguruko Hegaztiak” proiektua aurtengo Urtarrilean jarri da martxan Urdaibai Bird Center-etik; eta helburu modura, gure inguruan negu-pasan dauden hegaztien jarraipena egitea da, eta aldi berean, gure etxeetatik hegazti horien behaketarekin eta presentziarekin disfrutatzea. Gainera Neguko egun hotz hauetan, janlekuek laguntza handia ematen die hegaztiei kondizio gogor horiei aurre egiteko.

JM edurre janlekuetan

Txonta arrunta eta Kaskabeltz arrunta Muxikako janleku batetan egunotako negu gordinean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information