Berriak


Asteartea, 2013(e)ko otsaila(r)en 05-(e)an 10:31etan

Portada

Beltxarga beltza (Cygnus atratus) australiar jatorriko hegazti lirain eta ederra da. Europara XIX. mendearen hasieran ekarri zen; batez ere lorategi eta parkeetako putzuetan ornamentaziorako hegazti  exotiko gisara erabiltzeko. Kanpotik ekarritako beste espezie exotiko askorekin gertatu den bezala, beltxarga honen kasuan ere, ihes egindako edo inguru naturalera nahita askatutako aleak zabalduz joan dira eta fauna autoktonoarentzako arazo bihurtu dira.

Cygnus atratus ostrera

Beltxarga beltzak Kanalan

Oso espezie lurraldekoia da eta oldarkortasun handiarekin defendatzen du hartzen duen hezegunearen eremua, bertan bizi diren beste espezie urtar batzuentzako  benetako mehatxua bihurtu daitekeelarik. Deskribatu dira ere, beste anatido batzuekin sortzen dituen konpetentziak , eta hainbat kasutan, hegazti populazio ugaltzaileen gainbeheraren ondoriotzat ere jo izan dira.

Inguru naturalari dagokiola, espezie honen ugalketa egiaztatu da Europako hainbat herrialdetan, Austrian, Erresuma Batuan, Italian eta Frantzian esaterako, eta Penintsula Iberiarrean bertan ere bada aipuren bat; hain zuzen ere, Zurbanoko baltsan, Salburuan Vitoria-Gasteizen (Onrubia, 2002), non arazoak sortu zituen bere habia inguruan ugaltzaileak ziren beste espezie batzuekin. B.T.O-k (British Trust for Ornitology) Erresuma baturako egindako ikerketa batzuk diotenez, azken bost urteetan beltxarga beltzak ikus daitezkeen lekuak bikoiztu egin dira, eta espezie honen haztegi artifizialak hirukoiztu. Hori dela eta, gorantz doa natur ingurura askatu diren eta ihes egindako ale-kopurua. Guzti hori dela eta, hainbat herrialdetan Austrian eta Erresuma Batuan esaterako, sortzen dituen arazoak ikusita,  erauzketa programak jarri dira martxan espezie hau ingurutik ateratzeko. 

Cygnus atratus busturi

Inoiz ez dugu ahaztu behar, hegazti autoktonoen ugalketaren babesak, ingurugiroari dagokiola mendeko erronkarik garrantzitsuenetarikoa lortzera bideratzen gaitu: gure biodibertsitatea mantentzera.

Urdaibain, urteak dira ihes egindako ale bakarren baten aipuak daudena, baina joan den hiru urtetan, ale-kopurua igo egin da, eta gaur egun lau beltxarga ikus daitezke Murueta eta Axpeko padura inguruan. Gainera aipatu beharrean gaude, egunotan branta musubeltzen taldetxo baten inguruan ikusi direla enbarazu sortzen eta gure artera atseden eta janari bila etorri den ahate espezie interesgarri eta urri hau ingurutik alderatzen.

Brantak eta beltxarga beltzak

Beltxarga beltzak Branta musubeltzen inguruan Urdaibaiko paduran

Beraz, esandako guztiaren ondorioz, nahiz eta hegazti eder hau gure begien aurrean liluragarri eta atsegin suertatu, Urdaibaiko hegazti urtarren kontserbaziorako arazo larri bihur daiteke.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 531 532 533 534 535 536 537 538 539 540 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information