Holandan eraztundutako Mokozabalen bisita atsegingarria, mundu-mailako hezeguneen eguna ospatzeko ekitaldian.

Larunbata, 2013(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 18:45etan

hezeguneen eguna

Padurara heldu berri zeuden eta Holandako eraztunak zeramatzaten mokozabalen taldetxo batek amaiera ezin hobea eskaini dio, gaur ospatu dugun hezeguneen mundu-mailako egunari.

Gaur Urdaibai Bird Center-ean jende ugariren parte hartzearekin batera, hezeguneen mundu mailako eguna ospatu dugu, nahiz eta eguraldia lagun ez izan.  

atentos a las explicaciones de los tecnicos  observando aves desde e mirador

Goizean zehar zentroa ezagutzeko, hezeguneen garrantziaz jabetzeko eta bertan bizi diren hegaztiak behatzeko helburuarekin lau bisitaldi programatu dira. 

aspecto invernal del humedal

Horrekin batera, hegaztiak paduran behatzeko aukera paregabea izan dugu, Gautegiz Arteagako hezegune honetan nola elikatzen diren, nola hartzen duten atseden eta zingira mirotzaren tankerako harrapariengandik nola  babesten diren ikusteko aukera izan dugularik.

espatulas alimentandose

Ikusi ahal izan diren hegaztien artean, kontutan hartzekoak dira kuliska zuriak, kuliska buztanbeltzak, hegaberak, txilinportak, ubarroiak, kopeta zuriak, antzarrak,  lertxunak, lertxuntxoak eta ahate espezie ugari. Gainera hasieran aipatu dugun legez, nabarmentzekoa izan da mokozabal taldetxo baten agerpena; seguruenik, eguraldi txarrak eraginda gure artean atseden hartzeko eta elikatzeko geldiune bat egitea erabaki dute. Gure harridurarako beraietariko hiruk Holandan jarritako eraztunak zeramatzaten, beraz orain, eraztunen datuak eta kodeak bildu ostean eta tramitatu eta gero, itxaron egin beharko dugu beraien jatorri zehatza zein den ezagutzeko.

espatulas descansando

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information