"Inguruko Hegaztiak" proiekturako lagungarria den irudizko identifikazio gida
Ostirala, 2013(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 10:04etan |
Aurrera!!! Urdaibai Bird Center-ek martxan jarritako Inguruko Hegaztiak proiektu pilotoan egin beharreko identifikazio lanak erraztu asmoz, aurki daitezkeen espezie desberdinen irudiak biltzen dituen gida xume bat jarri dugu zuen eskura pdf formatuan, nahi duenak web orritik zuzenean jeitsi dezakeelarik. Gizakion inguruan ohikoak diren espezieak eta urtean zehar, garai jakinetan, gure ortu, lorategi, baserri, parke edo landa inguruetako etxeetan behatzeko errazak izaten diren espezieak azaltzen dira gidatxo honetan. Era berean, proiektu honetako elementu garrantzitsu diren neguko janlekuetara hurbiltzen diren espezietako asko aurkituko ditugu aipaturiko gidaren irudien artean.
|