Eztei-aurreko migrazioan lehen mokozabal-taldeak Gautegiz Arteagako hezegunean egin du geldialdia

Ostirala, 2013(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 15:12etan

Gaur egunsentian 19 mokozabalek (Platalea leucorodia) osaturiko taldea iritsi da Gautegiz Arteagako hezegunera eztei-aurreko migrazio betean. Egun guztian zehar atseden hartu eta indarrak berritu dituzte, eta ugal garaiko lumaiaz jantzirik ikusteko aukera izan dugu, papar alde horizta eta ugal garaian erakusten duten ohiko gandorra nabarmentzen zitzaielarik.

pla2

Haien artean zenbaitek eraztunak zeramatzaten eta hauek irakurri ostean, "U5" bezala identifikatua izan den eta Gautegiz Arteagako hezegunean aspaldiko bisitaria dugun ale baten berri izan dugu, zeina 2011ko Irailaren 17 eta 18an eztei-osteko migrazioan hezegunean elkarturiko 600 mokozabaleko taldeko kide izan zelarik. 600 aletako mokozabalen talde honek eskeinitako ikuskizuna, inoiz Urdaibain espezie honek emandako handiena izan da.

pla3

Mokozabalen talde hau, otsailaren erdialdetik aurrera eztei-aurreko talde migratzaileen artean Holandako Wadden itsasora iristen lehenetarikoa izango da.

pla4

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information