Aukera ezin hobea Bizkaiko Belatz handiaren ezagueran sakontzeko. Aranzadiko Ornitologiako mintegiak

Ostirala, 2013(e)ko otsaila(r)en 08-(e)an 12:33etan

Hitzaldia

 

Datorren asteazkenean otsailaren 13an, arratsaldeko 7retan “Belatz handia Bizkaian” izenburuarekin, hitzaldi interesgarria emango da Urdaibai Bird Center-ean, hegazti harrapari horietan jakituna den Iñigo Zuberogoitia doktorearen eskutik. 

falco peregrinus

 

Berak zuzentzen duen lan-taldeak urteak daramatza Bizkaiko belatz handien populazio habiagilearen hainbat aspektu ikertzen. Mintegi honetan, urte guzti horietan eskuratutako ezagutza aurkeztuko da, batez ere, hegazti interesgarri horren populazioaren dinamika eta egituran (biziraupena eta ugalketa arrakasta barne) sakonduz eta dieta, mugimendu ereduak, kontserbaziorako mehatxuen identifikazioa … ere landuz beste gai batzuen artean.  

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information