Berriak


Osteguna, 2013(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 12:52etan

Urdaibai BIrd Center-ek, Urdaibain Meteorologiaren mundu mailako eguna dela eta hodeiei buruzko hitzaldia eskeiniko du. Irudi ikusgarrietaz gozatzeko aukera izango da "hodeiekiko lilura" izenburupean aurkeztuko den emanaldian.

Meteorologiaren mundu mailako egunaren aurtongo leloa "Eguraldia aztertu bizitza eta ondasunak babesteko" da, zeinak azpititulu bezela "Mundu mailako jarraipen meteorogikoaren 50. urteurrena ospatzen" duen. Ospakizun honen bitartez, 50 urtez meteorologiaren ezagutzan egindako ikerketen ondoren, atmosferaren iragarpen meteorologikoak pertsonen bizitzaren iraupenean eta ongizatean duten garrantzia azpimarratu nahi da.

Altocumulus lenticularis duplicatus

Gizakiarentzat behatzeko errazenak izaten diren fenomeno meteorologikoen artean aurkitzen dira hodeiak. Hala ere, jende gutxik jartzen die arreta hodeiek hartzen dituzten itxura desberdinei, beste fenomeno meteorologikoekin duten erlazioari, osaerari, altuerari edo sailkapenari..

Cumulonimbus capillatus

Hitzaldia Jon Maguregi Urdaibai Bird Center-eko teknikariak emango du eta Urdaibain ohikoenak izaten diren hodei moten inguruan jarriko du arreta. Sarrera librea eta doakoa da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 521 522 523 524 525 526 527 528 529 530 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information