Berriak


Ostirala, 2013(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 13:18etan

Txenada hankabeltzaren hegaldi berezia

Urdaibai Biosfera Erreserbako estuarioko zonalde ezberdinetan Txenada hankabeltzen hainbat talde eta zenbait Txenada arrunta ikusi dira apirileko lehenengo bi asteetan. Bermeoko portuan, Mundakan, Elantxoben eta padurako mareartean ikusitakoei, apirilak 1etik Gautegiz Arteagako hezegunean ikusitako beste 19 Txenada hankabeltz batu behar zaizkie.

Arrainen bila

Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) espezie migratzailea da, Afrikako mendebaldean pasatzen du negua, Mauritaniako kostaldetik Hegoafrikako Itxaropen Onaren Lurmuturreraino; hegazti negutarren talde handienak Banc d'Arguin-en (Mauritania) batzen direlarik, zenbait urtetan 30.000 ale inguru batzen direlarik negua pasatzeko. Europako mendebaldean kumatzeko leku garrantzitsuenak Danimarkan, Herbehereetan, Britainia Handian, Frantzian eta Alemanian aurkitzen dira.

Pikatuan uretara botatzen

Pase migratzaileetan euskal kostaldera hurbiltzea ohikoa da, bai udaberrian eta bai udazkenean, azken honetan nabariagoa delarik. Hala ere, ez da hain ohikoa denboran zehar jarraian ikustea, ezta hain talde ugarietan ere. Hori adierazi dute euskal kostaldeko eta estuario barrualdeko Gautegiz Arteagako hezeguneko hegazti zaleek. Dena den, mokoarekin harrapatzen dituzten arrain txikien bila dabiltzatela, uretan pikatuak egiten hain hurbil ikusi ahal izatea ikuskizun izugarria da.

Arrantza jardunaldi baten ondoren atsedena hartzen

 
<< Hasiera < Aurrekoa 521 522 523 524 525 526 527 528 529 530 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information