Munibe aldizkaria: argitaratuta Urdaibairako zankaluzearen ugalketaren lehenengo zitari buruzko artikulua.

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 07:48etan

Berriki, Munibe aldizkarian argitaratua izan da Urdaibai Bird Center-ek “Primera cita de reproducción de cigüeñuela común Himantopus himantopus L., 1758 en Urdaibai (Bizkaia)” tituluarekin  egindako artikulua.

Artikulu honetan, zankaluzearen kantauriar isurialdeko kolonizazioa berriki eman den fenomeno bat dela azaltzen da, hain zuzen ere lehenengoz Cantabrian eta Asturiasen eman baitzen 2009. urtean. Horrekin batera, Euskal Herriko kostalderako dagoen umaldiaren  lehenengo zita egiaztatzen da, konkretuki Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Modu berean, habia egin zen Gautegiz Arteagako padura-eremuaren deskribapen zehatza egiten da eta zehaztasunez jarraitzen da umaldia: habiaren eraikitze data, errunaldiaren nondik norakoak, eta txiten eboluzioa  zehaztuz.

Amaitzeko, kolonizazio honen arrazoi posibleak lantzen dira, esaterako, Iberiar Penintsula mailan zankaluzearen populazioaren igoeraren ondorio izan daitekeenaren ustea,  edota baita ere, padura inguruetan azken aldian egin diren hobekuntza lanek ere zabalkuntza hori lagundu ahal izan dutenaren ideia.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information