Berriak


Igandea, 2013(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 10:24etan

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza sailek Urdaibai Bird Center-ekin elkarlanean  Arrano arrantzalearen berrindartzea eta berreskurapena bultzatzeko helburu duen proiektuak, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko osoko bilkuraren oniritzia jaso du berriki. Arrano arrantzalea espezie ikurtzat hartzen da, hau da, espezie ikusgarri eta entzutetsu hau, bere habitata kontserbatzeko eta hain ezagunak eta erakargarriak ez diren beste espezie batzuen kontserbatziorako gakoa da. Proiektu honen funtsa, espezien honen populazio ugalkor bat sortzea da Urdaibain, zeina epe ertain edo luzera Iberiar penintsularen iparraldeko beste hezegune askotara hedatuko den. Hala ere, berreskurapen prozesu hau kontserbaziorako, ingurumen hezkuntzarako eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren irudiaren sustaketa ekarriko duen ekoturismorako tresna gisa ere erabili daiteke.

 

Lekuz aldatzeko erabiltzen diren kumeak (ezkerrean) eta pasean dagoen hegazti bat Urdaibain (eskubian).

Erabiliko den teknika, kume basatiena edo "hacking"  deiturikoa da,  emailea den populazio  batetik erauzitako kumeak lekuz aldatu, Urdaibairaino garraiatu eta plataforma artifizialetan egonaldi labur bat egin ostean askatu egiten dira. Erabiliko diren kumeak Eskozia edo/eta Finlandiatik ekarriko dira, zeinak Arrano arrantzalearen populazio osasungarriak gordetzen dituzten herrialdeak diren eta ale batzuk emateko prest agertu diren.

Pertti Saurola  Urdaibain

Proiektu honen zehaztasunetaz aritzeko, duela egun gutxi Pertti Saurola Finlandiar irakaslearen bisita izan genuen, arrano arrantzalearen ikerketa eta kontserbazioari dagokionez Europako aditurik entzutetsuenen artean dagoena eta zeinak arrano arrantzaleaz gain, urubi arrunta eta Uraletako urubiaren inguruko ikerketak ere egin dituen. Saurola irakasleak milaka arrano arrantzale eraztundu ditu bere bizitzan zehar eta oraindik orain horretan darrai. Honela, Finlandian arrano arrantzalearen jarraipena egitea helburu duen Pandion deituriko proiektuari hasiera eman zion 1971an, 1.300 bikote habia-egile daudelarik bertan gaur egun. Helsinkiko Unibertsitatean biologia klaseak eman izan ditu eta Finlandiako eraztuntze bulegoko zuzendaria izan zen (1974-2001), hala nola, Europako eraztuntze bulegoa den EURING-eko lehendakari (1981-1995) ere izan zelarik. Erretiraturik  gaur egun, bere ikerketa ornitologikoekin jarraitzen du Finlandiako Historia Naturaleko Museoko ohorezko ikertzaile bezala diharduelarik. Roy Dennis britainiar naturzalearekin batera, arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektuaren aholkulari dugu. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 521 522 523 524 525 526 527 528 529 530 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information