Berriak


Osteguna, 2014(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 12:30etan

Pasaden larunbatean, skype bidezko lehen konexioa egin zen ingurugiro hezkuntzako "Ospreys flyways, linking comunnities" proiektu internazionalean parte hartzen duten zenbait eskolen artean. Ekitaldia Urdaibai Bird Center-en egin zen, bertan 90 pertsonek hartu zutelarik parte, eskola bietako guraso eta ikasleak tarteko. Lehen bideo-konferentzia honetan planetako toki desberdinetako hainbat eskolekin konexio anizkoitza egin zen, hain zuzen ere, Brooke Priory-ko eskolarekin (Leicester, Ingalaterra),  Comprensivo Grosseto 1 institutuarekin (Italia), Tanji Lower Basic school-ekin (Gambia) eta Squam Lakes Natural Science Center-ekin (New Hampshire-A.E.B.).

birdaurre copia

Konexioaren bitartez, eskola umeak lehen mailako protagonista bihurtu ziren eskola bakoitzak buruturiko arrano arrantzalearen inguruko lanak aurkeztu zituztelarik. Ingalaterratik antzerki ikuskizun txiki bat prestatu zuten, Urdaibaitik "arrano arrantzalearen kanta"ren aurkezpena eta abestiaren zuzeneko erakustaldia egin zuten, Grosseto-tik (Italia) albistegi bat aurkeztu zuten eta azkenik Estatu Batuetatik, zauriturik suertatu ostean hegan egiteko gaitasuna galdu zuen arrano arrantzalearen historioak New Hampshire-ko ikasleengan espezie honen kontserbazioaren inguruko kontzientziazio maila areagotzen nola lagundu duen erakutsi zuten. Esan beharra dago, ekitaldiaren bukaeran, Montorre eta Urretxindorrako ikastolakoei abestia berriz kantatzeko eskatu zitzaiela, zeina proiektuaren soinu banda izateko bidean dagoen. Eskola guzti hauek, planetaren alde desberdinetako eskola ume eta kultura desberdinak elkartu nahi dituen proiektu internazionalaren baitan lanean dihardute, "Ospreys flyways, linking Comunnities" deiturikoa hain zuzen ere, eskola guztiak ere, arrano arrantzalearen migrazioak elkarlotzen dituztelarik, eta horrela, herrialde desberdinetara hedaturiko ingurugiro hezkuntza lan garrantzitsua abiarazi delarik. Egun, 45 eskolek parte hartzen dute 9 herrialdetan banaturiko sare honetan.

Ingelesa izan zen eskola desberdinak komunikatzeko hizkuntza eta konexioari bukaera ezin hobea emateko, iaz Urretxindorra eskolako irakasle izan zen Unai Egiak konposaturiko "Arrano arrantzalearen kanta" abestu zuten denen artean. Lehendabizikoz antolatu den konexio hau, Ingalaterratik Tim Mackrill-ek (Rutland Water) koordinatu eta gidatu duena, eskola hauek eta etorkizunean gehituko diren beste batzuek ere egiteke duten bide luzearen hasiera baino ez da, horien guztien lokarria den arrano arrantzalea eta bere migrazioak, giza komunitate desberdinen arteko ezagumendua hobetuko duelarik.

tim grosseto iain
Tim Mackrill (Rutland water - Inglaterra-)  Instituto comprensivo Grosseto 1 (Italia) Iain MacLeod Squam lakes natural Sciences Center
 
<< Hasiera < Aurrekoa 451 452 453 454 455 456 457 458 459 460 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information