Meteorologiaren mundu mailako eguna ospatu zen atzo, eta iazko legez, Urdaibai Bird Center-ek bere hondar-alea jarri nahi izan du hegaztiak eta faktore meteorologikoen inguruko hainbat aspekturen zabalkundea edo dibulgazioa eginez.
Domo-aretoko dibulgazio meteorologikoko ikus-entzunezkoa
Fenomeno meteorologikoek hegaztiengan duten eragina aztertuz
Zentruko behatokitik hegaztiak behatzen
Euskalmet web orriak zabalkunderako dituen aukerak erakusten
Gainera, bisitara hurbildu zirenek, euskal metereologia agentziak (Euskalmet) zentruan dituen ekipamenduak gertutik ezagutu ahal izan zituzten, denetatik aipagarriena Euskadiko irrati-zundaketa estazio bakarra delarik. Bisita amaieran, globo zundaren jaurtiketa atmosferara, bertatik bertara ikusi ahal izan zelarik.
Irrati-zundaketa estazioa erakusten
Irrati-zundaketa estazioa, material prestatuarekin
Globo zundaren jaurtiketaren zain
Globo zunda, Urdaibai Bird Center-eko irrati-zundaketako estaziotik ateratzen deneko unea
Bisitara etorritako jendea globo zunda nola urruntzen den ikusten |