Udaberrirako, había-kutxak janlekuekin batera, “Inguruko Hegaztiak” proiektua.

Asteazkena, 2014(e)ko martxoa(r)en 05-(e)an 09:27etan

amilotxa

Urdaibai Bird Centerrek koordinatzen duen "inguruko hegaztiak" 'proiektua abendutik dago martxan, beraz badira 100 bat familia eta eskola ia hiru hilabete martxan dabiltzala neguko janlekuekin. Lehenengo aldiz jarri dutenentzako, ikusiko zuten nola egunetik egunera eta astetik astera hegaztiak bai kopuruz eta bai espeziez gehitzen Joan diren. 

http://ingurukohegaztiak.blogspot.com.es/

bellis

Neguan, kakahueteak eta alpistea oso elikagai erakargarriak eta egokiak izan dira kaskabeltz, tarin, txorru, amilotxentzat ..., baina udaberria heldu ahala gero eta gutxiago hurbilduko zaizkigu janlekuetara.

Janlekua

Amilotx arrunta eta kaskabeltza kakahueteak jaten

Alde batetik, inguruan beste elikagai batzuk agertzen hasiko dira: fruituak, intsektuak, hainbat hazi ..., eta beraz, janlekuekiko duten menpekotasuna gutxituz joango da; bestalde, garai honetan hegazti espezie ugarik, tarinek adibidez, negua gure inguruan pasatu ostean, utzi egingo gaituzte eta ipar eta Europa erdialdeko lurraldeetarantz habia egitera abiatuko dira. Azkenik, gure inguruan gelditzen diren hegaztientzako ere heldu da ordua habia egiteko eta euren umaldiak aurrera ateratzeko. Gainera beraien dieta pixkanaka aldatuz joango da eta txitentzako beharrezkoak dituzten elikagaiak batez ere intsektuetatik lortuko dituzte.

tarina

Tarin arra janlekutik eskegita.

Baina ez desanimatu udaberri eta udan ere hegazti horiek gure inguruan izateko hainbat ekimen burutu ditzakegu.
- Jarraitu janlekuetan janaria jartzen. Gutxiago erabiliko dituzten arren, egingo dituzte bisitak.
- Jarri habia-kutxak zure inguruan. Habia artifizial hauek, hegazti askorentzako aproposak dira, janlekuetatik gertu eta toki aproposean kokatzen baditugu, ia erabateko ziurtasuna daukagu habia egingo dutena.

carbonero caja nido

Habia-kutxekin hegaztien beste garai zirraragarri bat ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu, umaldia. Bikotea bilatzeko egingo dituzten kantu saioak, nola atontzen eta eraikitzen duten habia ere ikus genezake, txitei janaria nola ekartzen dieten, eta behin habiatik irtenda, nola erakusten dien txitei janlekuetara hurbiltzen eta gure janari goxoak dastatzen.
Gainera, garai horretan gure ortu eta lorategientzako laguntzaile ezin hobeak izango dira, ezin baitugu imajinatu zenbat xomorro, beldar eta eltxo jango dituzten euren txitak elikatzeko, bide batez gure landareak garbituz.


Hainbat habia-kutxa mota dago merkatuan, eta dendan erosteaz gain zuk zeuk ere eraiki zenitzake. Adibide bat:


http://www.ornitour.com/pdf/Manual_cajas_nido_VOLCAM.pdf


Guk geuk, "Schwegler" motako fibrozementuzko habiak erabiltzen ditugu, beraiek baitira emaitzarik onenak ematen dizkigutenak eta iraunkorrenak.


http://www.birdcenter.org/es/component/virtuemart/cajas-nido/caja-nido-universal-para-carboneros-y-herrerillos-producto

Lepitzulia

Kutxak erabiliko dituzten hegazti arruntenak kaskabeltzak eta amilotxak izango dira, baina adi! ze beti egon daiteke sorpresaren bat eta arrunta ez den espezieren batek jarri ditzake arrautzak gure habia kutxan, argazkiko kasu honetan bezala.


Animatu zaitez habia-kutxak jartzen!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information