Heziketa tailerra: 2.0 tresnak.

Asteartea, 2014(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 18:41etan

urremendi taller port Eusk

Urremendi landa garapenerako elkarteak Basquetour turismoaren euskal agentziarekin eta Tecnalia batera  “Herramientas 2.0, para la mejora de la productividad empresarial” tailerra antolatu zuten Urdaibai Bird Center-en.

Tailerra froga pilotu modura aurkeztu zen, izan ere etorkizunean informazio eta komunikazio teknologien programan txertatu dadin eta ostean Euskadiko turismo helbide guztietan emateko.

tailerra b

Tailerra bai Euskadiko eskualde desberdinetako turismo konpetitibitate teknikariei eta bai  Busturialdeko agente eta establezimendu turistikoei zuzenduta egon zen.

2.0 tresnak, 2.0 webetik edo “Web sozialetik” eratorritakoak dira, tresna horiek komunikazio errezeptore izateari utzi eta interneteko beste erabiltzaileekin informazioa eta iritziak elkartrukatzea baimentzen digute. Beraz, online marketing-a modu eraginkorrean egitea baimenduko diguten tresnak dira.

tail c   tail d

Tailerrean zehar, batez ere 2.0 estrategiari buruz aritu ziren. Web bilatzaileetan posizionamenduen garrantziaz hitz egin zen, nola erabili web analitikoak, sare sozialen erabilerari buruzko gaia jorratu zen adibidez, facebook, Minube, Espacio TR… eta nola interneteko  argazki eta bideo zerbitzuek interesgarriak izan ahal diren negozioetatik bertatik informazioa elkartrukatzeko.

tailerra a

 Azkenik, behin tailerra bukatu zenean, zentroan zeharreko bisita gidatua burutu zen parte hartzaile guztientzako, eta zuzen zuzenean ezagutu zuten Urdaibai Bird Center-ek  turismoari zuzendutako bisitak nolakoak diren eta nola egiten diren.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information